Kaleko zikinkeriak sortzen duen kutsadura eta sortzen dituen gatazkak direla eta honi amaiera emateko proiektu bat burutzera erabaki dugu.

Arazo honek kaleko itxura zikintzeaz gain beste arazo larriagoak sor ditzake, kaleko animalien kaltetzea, kaleak garbitzen dituzten langileen lanak gainezka egitea, kutsadura… Beraz, herri batek izan ditzakeen arazo larrienetako bat iruditzen zaigunez, honi aurre egitea erabaki dugu. Honetarako azterketa bat egingo dugu kaleko zaborra nola murriztu dezakegun jakiteko.