Herrigarbi proiektuaren oinarriei helduz, gure lanean aipaturiko zaborraren inguruko akatsei aurre egiteko kanpaina bat antolatzea pentsatu dugu. Kanpaina honen bidez Lazkaoko hainbat txokoetako zaborraz desegingo gara eta beste hainbat tokietan zakarrontziak jarriko ditugu. Hau dena egun bakarrean egiteko plangintza izango litzateke, goizean goiz talde batek Lazkaoko gaztaztain handi parkeko zakar guztia jasotzen duen bitartean beste talde bat errekaren ertzak garbitzen egongo litzateke. Bazkaltzeko atseden baten ondoren, arratsaldean Lazkaoko zein tokietan somatzen den zakar ontzi baten beharra aztertuko da ondoren udaletxean eskaera bat aurkezteko.

Ekintza hau 2023ko Maiatzak 1ean eramango da aurrera.

esteka